XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Begiek isuritako malkoek, beraien bizitza luzatu nahian edo, masail, ezpain eta kokotza laztanduz, poliki-poliki egiten zuten bidaia eta une hartan, leihotik begira nengoelarik, handik begiztatzen nituen haurrak bezala jolastu ahal zen anaia faltan somatzen nuen....

... BAINA... urak, orain, ez zuen plisti-plastarik egiten, ez zuen plastadarik jasaten, ez zuen olaturik sortzen... eta... ur gainean zeuden esponja, pote e. a.-en artean aingerutxo txiki bat ageri zen....

Egun hartan aita eta ama erantsi ezineko irribarre zabal batez aurpegia estalirik zutela inguratu zitzaizkidan.

Agian, azkenaldi hartan jo eta ke eskatzen aritu nintzen patinetea erosia izango zidaten.

Horrelako aurpegia jarri ohi zuten, behintzat, niretzat sorpresa bat zutenean: hala egin zuten Errealeko jokalari guztiek sinaturiko larruzko baloia oparitu zidatenean eta bi pisutako Scalextric berria eta baita Playmobil-en indioen kanpamentua erositakoan ere....

Eta orain, patinetea!!!... bazen garaia!!!.

Izugarrizko pelmada eman behar izan nuen; inoiz ez zitzaidan gauza bat lortzea hainbeste kostatu... baina, azkenean!.